T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Bidasoako Bide Berdea

Datu orokorrak

  • Zailtasuna: Ertaina (erraza izan daiteke aldaera errazago bat aukeratuz gero)
  • Hartzaile mota: Familiak, aisialdiko txirrindulariak edo kirolariak
  • Zoru mota: Asfaltoa + legarra
  • Distantzia osoa: 38 km (joaneko bidea)
  • Gutxi gorabeherako iraupena: 2-3 ordu (joaneko bidea)
  • Desnibel positiboa: 151 m (joaneko bidea)
  • Deskribapen laburra: Ficobako tren geltokitik Donezteberainoko ibilbide osoa.
  • Abiapuntua: Euskotrenen Ficobako geltokia
  • Kontuan hartzekoak: Ibilbidean tunel batzuk daude. Ez dira asko eta laburrak dira, baina argiak eramatea komeni da.

Ibilbidea jarraitzeko baliabideak

Ibilbidearen deskribapena

Bidasoko Bide Berdea, Ficobako tren geltokitik Donezteberaino. Orientazio errazeko ibilbidea da, Bidasoa ibaian gora doan bidegorria jarraitu besterik ez baita egin behar Bidasoko Bide Berdera iritsi arte. Behin bide berdean, Donezteberaino jarraituko dugu.

Ibilbidea laburtzeko aukerak

Joan-etorria eginez 70 kilometro baino gehiago egiteko gogorik ez badugu, ibilbide laburrago bat aukera dezakegu. Ibilbide lineala denez, edozein unetan buelta eman dezakegu. Aukera ona da bide berdeko interesguneetako bat helmuga gisa aukeratzea. Guk honako hauek proposatzen ditugu:

  • San Migelgo geltoki zaharra: Ibaiaren ondoan, geltoki zaharraren inguruan, atseden hartzeko leku atsegina. (18 kilometro joan-etorria)
  • Lesakarako desbideratzea: Bide berdetik atera eta Lesakara joateko puntua (40 kilometro joan-etorria). Puntu honetatik Lesakara 2,5 kilometro daude; beraz, Lesakaraino joan eta itzuliz gero, 45 kilometro izango dira guztira.
  • Bisustako ur-jauzia: Ur-jauzi txiki bat, euriteen ondoren bereziki erakargarria dena. Zertxobait ezkutatuta dago, bide berdetik metro gutxira. (60 kilometro joan-etorria)
  • Sunbilla: Herri pintoreskoa, bere etxe tradizionalengatik eta harrizko zubi historikoagatik ezaguna. (70 kilometro joan-etorria)

Gure mapan interesgune horiek non dauden ikus daiteke: Bidasoa bide berdea google maps

Ibilbidea luzatzeko aukerak

Doneztebetik Elizondoraino jarrai dezakegu Bidasoko Bide Berdetik, edo, bestela, EuroVelo ibilbideari jarraitu Ultzama haranerantz.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies