T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

5
Ira

8-80 hiriak: Mugikortasuna bizikletaren bidez eraldatzen

XX. mendearen hasieran autoaren erabilera, ordurarte elitearentzat bakarrik eskuragarri zena, gizarte osoari zabaldua izan zen autogintza empresen interes ekonomikoak bultzatuta. Honek, hiriak planifikatzeko moduaren eraldaketa ekarri zuen. Herritarren eta oinezkoen beharrak bigarren maila batera igaro ziren, eta ibilgailu motordun berri hauentzat eta garraioaren eraginkortasunari zuzendutako ikuspegi bat ezarri zen. Honek, hirien gizarte egitura erabat aldatzea eta baldintzatzea eragin zuen eta gaur egun oraindik ere jasaten ditugu eraginak.

Pixkanaka, urteak pasatzen ziren heinean, ikuspegi unidimentsional honek mugikortasunean zituen ondorio negatiboak gero eta nabarmenagoak bihurtu ziren: trafiko pilaketak, airearen kutsadura, bide-istripuak edota hiriko bizi-kalitatearen jaitsiera. Gainera, ikusi ahal izan zen hiri modelo hau ez zela hain inklusiboa eta lagunkoia zenbait talde demografikorentzat, hala nola haurrentzat edo heldu nagusientzat. Azken hamarkadetan, geroz eta herritar eta kolektibo gehiago izan dira, Kalapie barne, eredu honen aurka altxatu direnak eta alternatibak eskatu dituztenak.

8-80 Hirien oinarriak:

8-80 hirien kontzeptua hiri-diseinurako eta autoa ardatz duen mugikortasunerako ikuspegi alternatibo gisa sortu zen. Oinarrizko ideia da hiri batek adin guztietako pertsonentzat egokia izan beharko lukeela, 8 urtetako ume batetik hasita 80 urteko helduak arte. Ikuspegi honen bidez, automobilean oinarritutako plangintzaren joera irauli nahi da, eta pertsona guztientzako hiri-ingurune seguruak, irisgarriak eta erakargarriak sortzera bideratu. Haien adina edo trebezia edozein delarik oinez eta bizikletaz mugitzera erakarri eta lagunduko dituena.

8-80 hiriek hiri-mugikortasunean oreka berrezartzea dute helburu, pertsonak hiri-diseinuaren erdigunean jarriz. Filosofia honen arabera haurrentzat eta jende adindunarentzar hiri segurua eta erakargarria disenatzen bada. hiritar guztien mesederako izango da.

8-80 Hirien funtsezko elementuak:

8-80 hiri kontzeptuaren funtsezko zutabeak honako hauek dira:

  1. Irisgarritasun Unibertsala: Hiri-inguruneak sortzeko funtsezko zutabea da, herritar guztiak, haurrak, ezgaitasunak dituzten pertsonak eta adinekoak barne, erraz eta segurtasunez mugitu ahal izateko inguruneak sortzea. Espaloi zabalak eta nibelatuak, sarbide-arrapalak, zebrabide seguruak eta oztopo fisikoak kentzea funtsezko elementuak dira.
  2. Pertsonei Zuzendutako Diseinuak: 8-80 hiriek hiri-diseinua birdefinitzen dute, ibilgailuen ordez pertsonei zuzendutako ikuspegiarekin. Honek esan nahi du, espazio publiko erakargarriak eta funtzionalak sortzea, elkarreragin soziala, jokoa eta jolasa sustatzen dutenak. Plazak, parkeak eta oinezkoentzako kaleak elkargune eta elkarbizitzarako gune bihurtzen dira.
  3. Garraio Aktiboaren Sustapena: Mugikortasun aktiboa, batez ere bizikletazkoa, garrantzi handikoa da 8-80 hirietan. Bizikleta garraiobide nagusi gisa sustatzeak onura ukaezinak ditu: Ingurumena zaintzen du, osasuna sustatzen da eta ibilgailuen pilaketak murrizten ditu. Bizikletentzako azpiegitura seguruak, erosoak eta erakargarriak sortzea, funtsezkoa da erabilera hiritarren artean bultzatzeko.
  4. Bide-segurtasuna: Bide-segurtasuna funtsezko alderdia da 8-80 hirietan. Hiriguneetan abiadura murriztea eta segurtasuna hobetzea kaleen diseinu  bidez, seinaleak egokiak ezartea eta bide-hezkuntzako programak garatzea beharrezko neurriak dira bidearen erabiltzaile guztientzat ingurune segurua sortu ahal izateko.

Bizikleta 8-80 Mugikortasunaren Zutabe gisa

8-80 hirien ikuspegiaren barruan, bizikleta protagonista da mugikortasunaren eraldaketan. Garraiobide moldakorra da, adin guztietako pertsonek erabil dezaketena; bai muntatzen ikasten ari diren haurrek, zein, mugimendu leun eta osasungarri bat bilatzen ari diren helduek. Era berean, mugikortasun demokratikorako bide bat da; izan ere, ibilgailua erostearen kostu ekonomikoa txikia da, eta erabiltzen ikastea autoarekin egin beharreko prozesua baino askoz errazagoa da. Beraz, bizikleta soluzio integrala da, aldi berean hainbat hiri-erronkei aurre egiten baitie.

Kalapietik 8-80 hirien ikuspegi hau babesten dugu, eta uste dugu kontzeptu honek bide-orria markatu behar duela gaur egungo bidegorri sarea berritzera etorriko diren politiketan. Zehazki, gure bizikleta-bideak gero eta erakargarriagoak, seguruagoak eta erosoagoak izan daitezen bilatuz edozein adin edo baldintzatako pertsonarentzat. Honela, Donostia bizigarriago, iraunkorrago, seguruago eta osasuntsuago bat izan ahalko dugu.

Gehiago jakiteko:

2011n, 8-80 sozietateko zuzendari exekutiboa, Guillermo Peñalosa, erreferentea mundu osoan hiriak espazio atsegin eta bizigarri bihurtzeko gaian, Donostian izan zen gaiari buruzko hitzaldi bat ematen. Hitzaldi osoa esteka honetan aurki dezakezue:

Conferencia: “Nuevos retos, nuevas ciudades”, a cargo de Guillermo (Gil) Peñalosa

8-80 cities elkartearen webgunea:

880cities.org

Bideo gehiago:

What is an 8 80 city?

Ciudades 8-80 – Guillermo Peñalosa

Podcast:

La ciudad 8-80, Circulantes

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies