T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

7
Ira

BIZIKLETAN IBILTZEN IKASTEKO IKASTAROAK 2023ko UDAZKENA

Kalapiek interesa duten guztiei jakinarazten die badugula data udazken honetan bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroentzako. Bi ikastaro egingo ditugu, bata astegunetan eta bestea asteburuetan. Ikastaroen datak eta ordutegiak honako hauek dira:

  • Astegunetako ikastaroa: irailaren 25ean, astelehena; irailaren 27an, asteazkena; urriaren 2an, astelehena; eta urriaren 4an, asteazkena. Lehenengo txanda 17:30-19:00 eta bigarren txanda 19:15-20:45
  • Asteburuko ikastaroa: azaroak 4-5 eta 11-12. Lehenengo txanda 10:00-11:30 eta bigarren txanda 12:00-13:30

Ikastaroen datuak:

Nori zuzendua: Ikastaroak helduentzat dira. Bai inoiz ikasteko aukerarik izan ez dutenentzat zein bizikleta erabiltzeari aspaldi utzi ziotenentzat, erabilera ahaztu zaienentzat eta nolabaiteko erraztasuna eta segurtasuna berreskuratzeko leku mugatu bat behar dutenentzat.

Lekua: Kalkutako Teresa plaza.

Bizikleta: Bizikleta tolesgarriak ditugu eskuragarri, ikasteko bereziki egokiak direnak. Hala ere, ahal duten ikasle guztiek euren bizikleta eramatea gomendatzen dugu.

Prezioa: 60 € (parte-hartzaileak 30 € ordaindu behar ditu eta Kalapiek 30 €). Oraingo honetan ikastarorako parte batean dirulaguntza dugu eta ikasleak 30 € baino ez ditu ordainduko.

Beste datu batzuk: Ikastaro hauetarako elkarteak AK (“seguro responsablidad civil”) eta parte-hartzaileen kalte pertsonalen asegurua dauka.

Kontaktua/izen-ematea: interesatuek email bat idatzi beharko dute ofizina.teknikoa@kalapie.org helbidera, datu hauek emanez:

  • Izen-abizenak
  • Telefonoa
  • Posta elektronikoa
  • IFZ (NAN, AIZ, pasaportea edo baliokidea) hirugarrenei egindako kalteen asegururako.
  • Bizikletarik baduzu? (Bai edo Ez)
  • Baduzu kaskorik? (Bai edo Ez)
  • Txandaren disponibilitatea (lehen txanda, bigarren txanda edo beste edozein)

Bi txandetako edozeinetara joan ahal izanez gero, eskertzen dizuegu edozeinek esatea, antolakuntza erraztuko digu. Izena ematea formalizatzeko, ikastaroa hasi aurretik ordainketa egin beharko da. Ordainketa banku-kontu hauetako batera transferituz egin daiteke:

Kutxabank ES98 2095 5001 01 1061841309
Caja Laboral ES33 3035 0075 42 0751030291
Kontzeptua: Aprender+nombre y apellidos

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies