Valentziako DANAko kaltetuentzako bizikleten dohaintza ekimena martxan
Kalapiek bizikleta-dohaintza bat antolatuko du Valentziako DANAgatik kaltetuak izan diren pertsonen mugikortasuna errazteko Valentziako Soterranya elkarteak eskatuta (https://www.soterranya.org)
Kalapietik dei egiten diegu gipuzkoarrei dituzten bizikleta guztiak, berriak zein erabiliak, bidal diezazkiguten. Eskaera hori dendetara, enpresetara eta administrazioetara ere zabaldu nahi dugu.
Milaka izan dira hondamendiaren ondorioz desagertu diren bizikletak, eta hori beste eragozpen bat izan da mugikortasunerako oro har. Bizikleta bezalako mugikortasun-bide bat edukitzeak errazago bihur dezake normaltasunera itzultzea une zail hauetan, eta oso lagungarriak izango dira kaltetuentzat.
Datorren astean (azaroaren 11tik 15era) entregatzeko leku hauek egokituko ditugu:
- Kalapie lokala (Iparragirre 8) astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara
- Biltegia Poligono 27 (13 Ubarburu Ibilbidea) astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara
Ezin baduzue bilketa tokietara etorri, bidali whatsapp bat (629271481) eta ikusiko dugu zer egin dezakegun. Emandako bizikletak egoera onean egotea eskatzen dugu, ez baitugu konponketak egiteko tarte handirik.