T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

5
Aza

Mugikortasunaren inguruko herritar foroa

Kalapiek Donostiarrak eta inguruko herritarrak gonbidatzen ditu antolatzen ari garen mugikortasun foroetan parte hartzera. Ekimen honen helburua hiriaren mugikortasunaren errealitatea hobeto ezagutzea eta ulertzea da bere osotasunean (bizikleta bidezko mugikortasunetik haratago) eta gure hirian zehar mugitzen diren pertsonen jokabide, zailtasun eta beharrizanak hobeto identifikatu eta ulertu ahal izatea.

Helburu honekin, bi fasetan banatutako partaidetza-prozesu bat prestatu dugu. Lehenik eta behin, gaiari buruzko galdetegi zabal bat, parte-hartzaileen eguneroko mugikortasunari buruzko hainbat alderdiri buruzko informazioa biltzen d¡ituena. Galdetegia mundu guztiari irekita dago, bizikleta erabiltzailea izan edo ez izan. Bigarren fasean, zenbait parte-hartzaileekin eztabaida-foroak antolatuko ditugu, eta haien errealitateari buruz sakonago eztabaidatuko dugu.

Lortutako datuen bidez, gure hiriak mugikortasun jasangarriagoa, seguruagoa eta osasungarriagoa lortzeko bidean aurrera egiteko sortzen diren oztopoak eta eragozpenak identifikatu ahal izango ditugu. Informazioa hau erakundeei helaraziko diegu eta gure hobekuntza-proposamenak garatzeko erabiliko dugu. Proiektua amaitutakoan, datuak gure webgunean eta sare sozialetan argitaratuko ditugu.

Beraz, galdetegian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. 5 minutu baino ez dira, eta oso lagungarriak izango dira hiriko mugikortasuna hobetzeko. Gogoratu galdetegia familiarekin eta lagunekin partekatzea, haiek ere parte hartu ahal izan dezaten.

Egin klik esteka honetan parte hartzeko:
Mugikortasunaren inguruko herritar foroaren galdetegia

Proiektu hau Donostiako Udaleko herritar partaidetza sailaren laguntzarekin egin dugu.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies