T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

24
Urr

Kalapie bizikleta irteera: Urumean zeharreko urteko azken irteera

Kalapiek interesdunei jakinarazten die igande honetan, urriak 29, Urumea ibaian zehar egin ditugun irteeren azkena antolatuko dugula. Irteera hauek Cristina enea fundazioaren Hemen Urumea! lankidetzan antolatuak izan dira. Irteeran, bizikletan ibiltzeaz gain, hainbat geldialdi egingo ditugu ibaiaren inguruko historia eta bitxikeriak ezagutzeko (historikoak eta ingurugiroarekin erlazionatuak).

  • Ekintzaren datuak: 35km inguruko ibilbidea egingo dugu, ibaiaren ertz batetik Fagollagaraino igo eta beste ertzetik jaitsiko gara. Txango honetarako, bizikleta erabiltzeko trebetasun basiko bat edukitzea beharrezako izango da (Bizikletan autonomian ibiltzeko gaitasuna). Ibilbidea ia laua da eta aldapa txiki bat du Fagollagara iritsi aurretik. Ibilbide osoa bidegorrietatik, landa-bideetatik egingo dugu Fagollaga eta Lastaola industrialdearen arteko 1200 metro inguruko errepide-zati labur bat kenduta. Txangora kaskoa ekartze gomendatzen da.
  • Irteera: Kursaalean goizeko 09:00tan
  • Bukaera ordua: 14:00ak inguru
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Izen emateak: Ekintza edozein pertsonarentzat irekia dago (Bazkide edo ez). Izen emateak hurrengo estekaren bitartez egingo dira: Izen emateak irteerak

Edozein zalantzareko jar zaitezte gurekin harremanetan ofizina.teknikoa@kalapie.org idatziz edo 629271481 telefonoaren bidez.

Ekintzaren bideoa:

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies