T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

1
Mar

Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak 2024

Kalapiek interesa duten guztiei jakinarazten die baditugula jada 2024ko bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroetarako datak. Ikastaroak helduentzat dira, bai inoiz ikasteko aukerarik izan ez dutenentzat, zein bizikleta erabiltzeari aspaldi utzi zioten, erabilera ahaztu eta erraztasuna eta segurtasuna berreskuratzeko leku mugatu bat behar duten pertsonentzat.

Mailak: Bi maila antolatuko ditugu. Bata bizikletan inoiz ibili ez direnentzat (0 maila, hasiberria), eta bestea lehen pedalkadak eman dituztenentzat, baina trebezia eta segurtasuna berreskuratzeko laguntza eta eremu mugatu bat behar dutenentzat (1. maila, erabilera eta trebetasuna). Ikastaro bakoitzak ordu eta erdiko 4 saio ditu.

Datak: Ikastaroak data hauetan egingo dira:

  • Apirileko ikastaroa: 13 larunbata, 14 igandea, 20 larunbata eta 21 igandea
    (0 mailako txanda: 10:00etatik 11:30era; 1. mailako txanda: 12:00etatik 13:30era)
  • Maiatzeko ikastaroa: 21 asteartea, 23 osteguna, 28 asteartea, 30 osteguna
    (0 mailako txanda: 17:30etik 19:00etara; 1. mailako txanda: 19:15etik 20:45era)
  • Urriko ikastaroa: 5 larunbata, 6 igandea, 12 larunbata eta 13 igandea
    (0 mailako txanda: 10:00etatik 11:30era; 1. mailako txanda: 12:00etatik 13:30era)

Bizikleta: Bizikleta tolesgarriak ditugu, ikasteko bereziki egokiak, behar dutenentzat. Hala ere, bakoitzak bere bizikleta ekar dezala gomendatzen dugu. Behar dutenentzat kaskoak ere baditugu.

Lekua: Kalkutako Teresa plaza. (Lehenengo txandarako bizikletak behar dituzten pertsonek 15 minutu lehenago etorri beharko dira gure lokalera, Iparragirre 8 kalean, bizikleta jasotzera, eta denok batera joango gara Kalkutako Teresa plazara; bizikletak behar duten bigarren txandako pertsonek lokalera bueltan bizikletak eramaten lagundu beharko digute)

Beste datu batzuk: Ikastaro hauetarako, elkarteak AKren (“Seguro RC”) eta partaideen kalte pertsonalen asegurua dauka.

Prezioa: 15 €. Ordainketa banku-transferentzia bidez egin beharko da, bi kontu hauetako batera:

Kutxabank ES98 2095 5001 01 1061841309
Euskadiko Kutxa ES33 3035 0075 42 0751030291
Kontzeptua: Aprender+izen-abizenak

Kontaktua/izen-ematea: Interesatuek izena eman beharko dute ondorengo inprimakia betez:

Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroetan izena emateko inprimakia

Zalantzak argitzeko ofizina.teknikoa@kalapie.org edo 629271481 kontaktatu

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies