T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Bizikletaz Adinik Ez

Adinekoek zein aniztasun funtzionala duten pertsonek bizikletan gainean ibiltzeko egitasmoa da Bizikletaz Adinik Ez. 2013. urtean Kopenhagen sortu zen Cycling Without Age (CWA) programa da Bizikletaz adinik ez ekimenaren jatorria. Egun, proiektu berdintsuak daude abian munduko 200 hiri baino gehiagotan eta Kalapie Elkarteak Donostiara ekarri du. Martxan jartzeko 2016 Donostia Europako Kultur Hiriburutik, “Energia olatuak” programaren barnean eta Ardora-k hautatuta, 20160€ko dirulaguntza jaso du ekimena aurrera eramateko.
Hainbat ekintza biltzen ditu proiektuak. Ekimen honetan parte hartzen duten herritarrek gizatalde horiei euren laguntza eskeiniko diete, trizikloan egingo dituzten ibilaldi lasai eta patxadatsuen bitartez. Gainera, storytelling-aren bidez, belaunaldien arteko harremanak sustatuko dira. Proiektuaren helburua adineko pertsonak aintzat hartuak sentiaraztea eta bizikletaz ibilaldia egitera irten ahal izatea da, haizea beren aurpegietan goza dezaten. Donostian zehar triziklo moduko bizikleta gainean ibilaldiak doan egiteko aukera izango dute laster.

Bolondres moduan parte hartzeko, cwadonostia@gmail.com helbidera mezu bat bidali informazio eske. Kontutan hartu ezazu, formakuntza jaso gabe, ezin izango dela proiektuan parte hartu, ezta trizikloa gidatu ere.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies