T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Ziklobia

Ziklobia jaialdian, egun batez, errepidea motordun ibilgailuz hustutzen da, oinezkoek, txirrindulariek, patinatzaileek, eta bestelako motorrik gabeko ibilgailuek, espazio honetaz goza dezaten. Egunero motordun ibilgailuek hartzen duten espazioa eraldatzen da eta errepideaz gozatzeko modu berria eskaintzen da, hiria bizitzeko modu dinamikoago eta osasuntsuago baten alde eginez.

Ziklobia-k herritarrak kalera ateratzera animatzen ditu eta hiriaren jabe izan daitezen sustatzen du, denok elkarrekin eta doan hiriaz gozatu dezagun. Adin edo klase sozialeko mugarik gabe, espazio segurua den ziklobian zehar, jarduera fisikoa egiteko aukera eta aisialdiko bestelako jarduerak eskaintzen dizkie herritarrei.

Ziklobia-rekin espazio publikoari eta bere erabilerari buruzko gogoeta bilatu nahi da. Errepidearen erabilera aldi-baterako aldatzerakoan, espazio hau oinezkoei, txirrindulariei eta motorrik gabeko ibilgailuei eskaintzeak izan dezakeen potentzialaz jabetzeko aukera eskaintzen du ZIKLOBIA-k.

Ziklobia-k gure ingurua edo lurraldean barrena motordun ibilgailua ez den modu batean ibiltzeko aukera ematen du, lekuen arteko distantziak beste perspektiba batetik bizituz eta, bide batez, modu iraunkorragoak erabilita (oinez, bizikletan, patinetan…) norbanakoak mugitzeko dugun ahalmena sentitzeko aukera ematen du. Gure inguruneak ezagutu eta balioesteko bide bat da ere, auzo eta herrien arteko konexioak indartuz.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies