Bizikletan ibiltzen ikasteko eta trebatzeko ikastaroak
Kalapiek Hiriko Txirrindularien Elkarteak bi ikastro hauek eskeintzen ditu: bizikletaz ibiltzen ikasteko eta trebatzeko.
Egunak: Martxoak 12-13 eta 19-20 asteburuetan (4 egun – 1,5 ordu/eguneko)
Ordutegia: Bi txanda, 10:00-11:30 (maila 0 – hasiberria) eta 12:00-13:30 (maila 1 – trebetasuna hobetzeko)
Non: Mundaiz-era dihoan errepidetik, Tabakalera atzekaldean dagoen zonaldea. Euria egin ezkero, gertu dagoen plaza batera mugituko gara.
Prezioa: 60 € (30€ ikasleak ordaindu beharko du, beste 30€-ak Kalapiek diru-laguntza eskeiniko du ikastararako)
Izena emateko, kalapie@kalapie.org helbidera email bat bidali hurrengo datuekin:
Caja Laboral 3035 0075 42 0751030291
Harremanetarako telefonoa: 629271481
Kalapiek ikastaldirako egokiak diren bizikleta toleskorrak jarriko ditu. Zerotik hasten direnentzako bereziki gordeko ditugu. Hala ere, ahal duten ikasleek beren bizikleta ekar dezatela.