Emakumeen bizikleta-irteerak Bide Berdeetatik
Uda honetan emakumeentzako bizikleta-irteera batzuk antolatu ditugu Gipuzkoako Bide Berdeetatik, Bizikume-rekin eta Gipuzkoa Bizikletaz-ekoekin (DFG – GFA) antolatuta, eta “Gaur Nire Txanda” izeneko ekimenaren barruan. Igande honetan, uztailaren 15ean, Bidasoako Bide Berdetik joango gara, Irundik 9:30etan ateraz. Bertan oinarrizko mekanika-ikastaro txikia izango dugu bidean eta janaria ere sartuta egongo da. Bizikleta-ibilaldia Hendaiako hondartza alboan bukatuko da, non bazkalduko dugun. Dohainik bada ere, beharrezkoa da aurretik epostaz apuntatzea: GaurNireTxanda@gmail.com. Hurrengo irteerak Plazaolako Bide Berdetik Andoainen hasita (igandean, abuztuaren 5ean) eta Arditurriko Bide Berdetik Errenteriatik ateraz (igandean, irailaren 16an). Animatu eta etorri!