T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

10
Ira

2019KO BIZIKLETADA. IKASTETXEEKIN ETA INSTITUTOEKIN, DONOSTIAN ZEHAR EGINDAKO GAZTEEN MARTXA.

 

Aurten ere, Mugikortasunaren Aste Europarra (Irailak 16-22) ospatuko dugu, egunero egiten ditugun desplazamenduetan garraio kolektiboan, bizikletaz edo oinez joateak ekonomia, ingurumen eta gizarte mailan dituen abantailen inguruan herritarrak kontzientziatzeko helburuarekin.

Besteak beste, Udalak, Kalapie hiri Txirrindularien Elkartearekin batera, “Bizikletada” bat antolatu du. Bizikletadan, ikastetxe eta institutu ezberdinetako ehunka gaztek hiriko kaleak hartuko dituzte.

Hauxe da martxaren leloa: “Klima-aldaketak denoi eragiten digu, 0tik 100era eta +”.

Horregatik, gure elkartearen eta Kalapiek zuzentzen duen +55 Ingurumen-sentsibilizazio tailerraren izenean, Donostiako herritarrak eta, bereziki, adinekoen kolektiboak (tartean ingurumen-sentsibilizazio tailerreko partaideak) bizikletadan parte hartzera gonbidatzen ditugu.

Izan ere, Kalapiek mugikortasun iraunkorra (ez-kutsatzailea) eta osasungarria bultzatzen du; gure ustez ez baitugu arnastu behar hirian modu ez-iraunkorrean ibiltzen diren kotxeek igortzen duten kea.

Hala, bizikletadan zehar, Kalapiek autorik ez dagoenean arnasten dugun airearen kalitatea denbora errealean neurtuko du, eta Donostiako bidegorri-sare zabalean zehar autoen ondoan bizikletaz ibiltzen garenean arnastu ohi dugun airearen kalitatearekin alderatuko du.

Martxa, irailak 20, 11:30ean hasiko da, baina 10:45ean gelditu gara Alderdi Ederreko lorategietan taldeak ondo antolatzeko, Danborradan bezalaxe. Ekitaldia 11:00etan hasiko da, azalpen batekin eta parte hartzen duten taldeen aurkezpenarekin. Gainera, parte hartzeko eta irteera ordenatua egiteko jarraibideak emango ditugu. Talde handiak izango dira, ikastetxe batzuek 200 neska-mutil ekarriko dituzte eta.

Bizikletaz adinik ez” proiektuko 6 trizikloek itxiko dute martxa.

Irudian ikus daitekeenez, Alderdi Ederretik irtengo gara, unibertsitateetan geldialdi bat egin eta, Kontxa eta Pio XII zeharkatu ondoren, ibaitik itzuliko gara. 

Guztira 10 km inguru egingo ditugu eta, amaieran, Alderdi Ederren, mokadu bat eskainiko da.    

Informazioa eta inskripzioak: donostia_lagunkoia@donostia.eus

 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies