Kalapiek bizikleta erabiliak jasotzen ditu etorkin gazteentzat
Bizikletak gehien behar dituztenentzat
Bizikleta garraiobide jasangarri eta merkea da, gure hirian gero eta gehiago erabiltzen da eta, gainera, gizarte-maila guztietako pertsonek erabiltzen dute, maila ekonomikoa, kulturala, generoa edota adina alde batera.
Etxe askotan, arrazoi ezberdinak direla eta, erabiltzen ez diren bizikletak ditugu eta, agian, toki hori bizikleta berriagoak edo beste gauza batzuk gordetzeko erabil genezake.
Haien etxeak utzi eta bizitza hobe baten bila gure artera etorri diren pertsonak, batez ere, gazteak dira bizikletak gehien behar dituztenak. Izan ere, bizikletak lanera, ikastera, kirola egitera joateko, sozializatzeko edota aisialdirako erabiliko dituzte.
Horregatik, Kalapiek elkartekideei eta, oro har, txirrindulariei eskatu nahi die bihotz-zabalak izatea eta etxean dituzten bizikleta erabiliak pertsona horiei oparitzea, zalantzarik gabe, ondo aprobetxatuko dituzte eta. Keinu eskuzabal horrekin bizitza erraztu eta Gabonetako opari ederra egingo diegu.
Kalapien, jasotako bizikletak erregistratu eta Donostiako Hiritarron Harrera Sareari entregatuko dizkiogu, haiek banatu ditzaten.
Edozein kontsulta egiteko, deitu Kalapiera: 629271481.
Lokala: Iparragirre kalea, 9 – behealdea. Astelehen eta asteazkenetan 17:30etik 20:00etara