T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

21
maiatza

Bizikleta eztabaidagai Gipuzkoako Foru Aldundiko hauteskundeen eztabaidan

Joan den osteguneko eztabaidak agerian utzi zuen mugikortasun aktiboak Aldundiaren politiketan duen tokia. Gipuzkoako azpiegitura handien egoerari errepasoa egin eta EAJren hautagaiaren partez “Gipuzkoako errotonda” ren laudorioak entzun ondoren. Azkenik iritxi zen bidegorrien txanda, beti bezala berandu eta denbora gehiegi “galdu” gabe. PSOEko hautagaiak mugikortasun gaiari buruzko azken minutuak esaldi triunfalista bat sartzeko eta bidegorrien gaian aurreratutakoari bularra ateratzeko aprobetxatu zituen.

Kalapietik aipatu beharrean gara ez dugula arrazoirik ikusten horren pozik egoteko. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2021erako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialean planifikatuta zeuden bidegorrien % 33,8a baino ez du osatu.

Gogoratu behar dugu, halaber, mugikortasunaren emaitzak kezkagarriak direla: mugikortasun aktiboa (oinez eta bizikletaz ibiltzea) % 48.9tik % 43,9ra igaro da, eta autoaren erabilera % 3,4 igo dela. Ulertzen dugu zenbait egoera eta desplazamenduetarako ibilgailu pribatua ordezkatzea zaila dela eta erronka potoloa dela erabilera murriztea. Baina igoera bat? Bizi dugun larrialdi klimatiko egoeran? erabat onartezina da, eta agerian uzten du mugikortasunaren arloko politika orokorrak ez doazela bide onetik.

Beraz, Gipuzkoako diputatu nagusi izango denari mugikortasun aktiboaren aldeko apustu garbia eskatzen diogu, 3 ekintza oso errazetan laburbilduta:

  • Prestaketa lanean dagoen Bizikleta-bideen plan berria betetzea, 2 edo 3 legegintzaldiko arrazoizko epe batean. Egungo erritmoan jarraituz gero, 100 urte beharko ditugu sarea osatzeko.
  • Gipuzkoako bizikleta bideen eskuliburua betetzea eraikuntza berrietan. Ez da nahikoa azpiegitura berria egitea, baizik eta azpiegitura hori kalitatezkoa, segurua eta erosoa izatea, herritarrak azpiegitura hauek erabiltzera erakartzen dituena. Ez da onargarria daukagun “Gipuzkoako biribilgune” zoragarriarekin bigarren mailako bidegorri estuekin konformatu behar izatea.
  • Mugikortasun aktiboko azpiegituretan inbertsioa handitzea. Azkar aurrera egiteko eta kalitatezko azpiegitura sortzeko, baliabide gehiago bideratu behar dira. Mugikortasun aktiboa da mugikortasun-piramidearen oinarria. Beste edozein garrio era baino jasangarriagoa. Beraz, lehentasuna izan behar du arlo horretan lan egiteak. Nola liteke bizikleta-bideen plana betetzeko dirurik ez egotea hautagai batzuk hirugarren erreia A8 edo autobideen doakotasuna proposatzen ari diren bitartean? Lehentasunak birplanteatu behar ditugu.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies