Mugikortasuna ulertzeko eta gure hiriak eraldatzeko ideiak, esperientziak eta ezagutza.
Zer da?
Kalapieren mugikortasun Bloga txoko honetan bizikletarekin, mugikortasun jasangarriarekin eta espazio publikoarekin lotutako hainbat alderdi hobeto ezagutzeko artikuluak eta baliabideak biltzen ditugu.
Dibulgazio-edukien, analisien, funtsezko kontzeptuen, araudiaren, esperientzien eta beste hiri batzuetako jardunbide egokien bidez, informazio erabilgarria eta ulerterraza eskaini nahi dugu, egungo mugikortasunaren erronkak eta hiri jasangarriago, seguruago eta bizigarriagoetarantz aurrera egiteko aukerak hobeto ulertzen laguntzeko.
Informazioa jasotzeko, gaietan sakontzeko eta bizikleta bidezko mugikortasuna hobetzen eta gure hiriak eraldatzen lagun dezaketen ideiak eta esperientziak ezagutzeko gunea da.
Argitalpenak
-

Bidegorriek kalte egiten diote garraio publikoari? Onartu ezin dugun eztabaida faltsu bat
Gehiago irakurri: Bidegorriek kalte egiten diote garraio publikoari? Onartu ezin dugun eztabaida faltsu batAste honetan DBus-ek ibilbideak aldatzea eta maiztasunak luzatzea aztertzen ari den albistea atera da komunikabideetan. (DBus estudia cambiar recorridos y cambiar frecuencias para cumplir los horarios). Kalapietik izugarri harritu gaitu bidegorriak eta bizikletak erruduntzat jo izanak autobusek jasaten dituzten atzerepenetaz. Gure ustez, eztabaida faltsu bat sortzen ari da eta gure hiriak jasaten duen benetazko arazoaz hitzegitea……
-

8-80 hiriak: Mugikortasuna bizikletaren bidez eraldatzen
Gehiago irakurri: 8-80 hiriak: Mugikortasuna bizikletaren bidez eraldatzenXX. mendearen hasieran autoaren erabilera, ordurarte elitearentzat bakarrik eskuragarri zena, gizarte osoari zabaldua izan zen autogintza empresen interes ekonomikoak bultzatuta. Honek, hiriak planifikatzeko moduaren eraldaketa ekarri zuen. Herritarren eta oinezkoen beharrak bigarren maila batera igaro ziren, eta ibilgailu motordun berri hauentzat eta garraioaren eraginkortasunari zuzendutako ikuspegi bat ezarri zen. Honek, hirien gizarte egitura erabat aldatzea eta……
-

Bidegorri gorriak edo beltzak, benetan garrantzitsua al da kolorea?
Gehiago irakurri: Bidegorri gorriak edo beltzak, benetan garrantzitsua al da kolorea?Gure kaleek bizikletentzako bide bereiziak izan aurretik, herritarrek bizikletaz mugitzeko zuten aukera bakarra galtzada ibilgailuen joan-etorriarekin partekatzea zen. Bizikleta erabiltzeko aukera seguruagoa eta erakargarriagoa eskaintzeko asmoz, lehenengo bidegorriak eraikitzen hasi ziren. Bidegorriak izan dira, bizikleta gutxi batzuek bakarrik erabiltzen zuten aisialdi elementu bat izatetik gure hirian benetako mugikortasun-alternatiba izatera pasatzea ahalbidetu duen infraestruktura. Europako herrialdeetan……
-

Oslo, auto aparkaleku gabeko hiria
Gehiago irakurri: Oslo, auto aparkaleku gabeko hiria2023. urtea hasi berri da, eta, horrekin batera, klima-aldaketari buruzko legea datorkigu. Horren arabera, 50.000 biztanletik gorako udalerriek emisio gutxiko eremuak ezarri behar dituzte hirian airearen kalitatea hobetu eta klima-aldaketa eragiten duten emisioak murriztu ahal izateko. Emisio gutxiko eremu hauek hiriko erdigunera gehien kutsatzen duten autoen sarbidea arautu eta mugatu nahi dute. Udal gehienak berandu……
-

BIDEGORRI HOLANDARREN BITXIKERIAK
Gehiago irakurri: BIDEGORRI HOLANDARREN BITXIKERIAKEgun batzuetan zehar, Amsterdameko bidegorrietatik bizikletan ibiltzea esperientzia polita da eta txirrindularitzaren munduarekin lotutako gauzak, batzuk benetan harrigarriak, ikasteko balio du beti. Horiek horrela, kontu handiz ibili behar dugu, bat-batean, bidegorritik matrikula urdina duen motor batek ziztu bizian aurreratzen bagaitu. Zilindro-bolumen txikiko motorrak dira, 30 km/orduko abiadura-mugarekin fabrikatuak. Nahiko ohikoa da motordun ibilgailuen zirkulazioa debekatzen……