T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

19
maiatza

Bizikleta txangoa Urumeako ibai ertzean zehar

Kalapiek interesdunei jakinarazten die uda honetan bizikletaz hainbat irteera antolatuko ditugula Urumea ibaian zehar. Irteera hauetan, bizikletaz gozatzeaz gain, hobeto ezagutu ahal izango ditugu ibaian zehar dauden iraganeko eta oraingo industria-mugarri garrantzitsuenak  eta ibaiko txoko ezkutu batzuk.

Txangoak egun hauetan egingo ditugu:

  • Maiatzak 28
  • Ekainak 24
  • Uztailak 30
  • Irailak 23
  • Urriak 29

Ekintzaren datuak: 35km inguruko ibilbidea egingo dugu, ibaiaren ertz batetik Fagollagaraino igo eta beste ertzetik jaitsiko gara. Txango honetarako, bizikleta erabiltzeko trebetasun normala edukitzea beharko dugu. Ibilbidea ia laua da eta aldapa txiki bat du Fagollagara iritsi aurretik. Ibilbide osoa bidegorrietatik, landa-bideetatik egingo dugu Fagollaga eta Lastaola industrialdearen arteko 1200 metro inguruko errepide-zati labur bat kenduta. Txangora kaskoa ekartze gomendatzen da.

Irteera: Kursaalean goizeko 09:00tan

Bukaera ordua: 14:00ak inguru

Hizkuntza: Gaztelera

Izen emateak: Ekintza edozein pertsonarentzat irekia dago (Bazkide edo ez). Izen emateak hurrengo estekaren bitartez egingo dira: Izen emateak irteerak

Edozein zalantzareko jar zaitezte gurekin harremanetan ofizina.teknikoa@kalapie.org idatziz edo 629271481 telefonoaren bidez.

Ekintzaren bideoa:

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies