T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

20
Uzt

Kalapie bizikleta irteera: Ibilaldi bat Urumeako zubietan zehar

Kalapiek bizikleta irteera bat egingo du Urumea ibaiaren ertzetatik uztailaren 30ean, igandea, Cristina Enea Fundazioaren Hemen Urumea programarekin elkarlanean. Irteera honen gaia Urumeako zubiak izango dira. Bizikletaz ibilaldi atsegin batez gozatzeaz gain, gure zubien historia, garapena eta beste xehetasun ezezagun batzuk ezagutu ahal izango ditugu. 

Ekintzaren datuak: 35km inguruko ibilbidea egingo dugu, ibaiaren ertz batetik igo eta beste ertzetik jaitsiko gara. Txango honetarako, bizikleta erabiltzeko trebetasun normala edukitzea beharko dugu. Ibilbidea ia laua da eta oso aldapa gutxi ditu. Ibilbide osoa bidegorrietatik, landa-bideetatik egingo dugu. Txangora kaskoa ekartze gomendatzen da.

Irteera: Kursaalean goizeko 09:00tan

Bukaera ordua: 14:00ak inguru

Hizkuntza: Gaztelera

Izen emateak: Ekintza edozein pertsonarentzat irekia dago (Bazkide edo ez). Izen emateak hurrengo estekaren bitartez egingo dira: Irteerarako izen emateak 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies