Mugikortasuna ulertzeko eta gure hiriak eraldatzeko ideiak, esperientziak eta ezagutza.
Zer da?
Kalapieren mugikortasun Bloga txoko honetan bizikletarekin, mugikortasun jasangarriarekin eta espazio publikoarekin lotutako hainbat alderdi hobeto ezagutzeko artikuluak eta baliabideak biltzen ditugu.
Dibulgazio-edukien, analisien, funtsezko kontzeptuen, araudiaren, esperientzien eta beste hiri batzuetako jardunbide egokien bidez, informazio erabilgarria eta ulerterraza eskaini nahi dugu, egungo mugikortasunaren erronkak eta hiri jasangarriago, seguruago eta bizigarriagoetarantz aurrera egiteko aukerak hobeto ulertzen laguntzeko.
Informazioa jasotzeko, gaietan sakontzeko eta bizikleta bidezko mugikortasuna hobetzen eta gure hiriak eraldatzen lagun dezaketen ideiak eta esperientziak ezagutzeko gunea da.
Argitalpenak
-

Aparkalekuak kentzea oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasaguneetan ikuspena eta segurtasuna hobetzeko
Gehiago irakurri: Aparkalekuak kentzea oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasaguneetan ikuspena eta segurtasuna hobetzekoOinezkoen harrapaketak hiri-inguruneetako ezbehar hilgarriena izaten jarraitzen du; 2024an 204 pertsona hil ziren modu horretan estatuan. Istripu mota honek lotura estua dauka oinezkoen pasaguneetako ikuspen faltarekin. Izan ere, oinezkoek eta gidariek elkar ondo ikustea funtsezkoa da gurutzaketa segurua, arina eta eraginkorra bermatzeko. Horregatik, ezinbestekoa da espazio publikoaren diseinuak eta oinezkoentzako pasaguneen inguruko hiri-elementuen antolaerak bi……
-

Iraunkortasunaren eta Klimaren txostena 2024: Mugikortasunaren inguruko datuak eta balorazioa
Gehiago irakurri: Iraunkortasunaren eta Klimaren txostena 2024: Mugikortasunaren inguruko datuak eta balorazioaCristina Enea Fundazioak duela aste batzuk argitaratu du bere 2024ko Iraunkortasun eta Klima Txostena, hiriarentzat erreferentziazko dokumentua, besteak beste Donostiako mugikortasunaren bilakaera, emisioak eta hiri-espazioaren erabilera aztertzen dituena. Kalapietik datuen analisi bat egin nahi izan dugu, eta jarraian identifikatutako interes nagusiko datuak eta gure balorazioa partekatzen ditugu. Datu orokorrak Txostenak adierazten du berotegi-efektuko gasen emisio guztien……
-

Bizikleta mugikortasuna munduan zehar: Viena
Gehiago irakurri: Bizikleta mugikortasuna munduan zehar: VienaKalapieko kideok, bizikletako mugikortasunaren zale amorratu garenez, asteburuetako oporrak eta ihesaldiak beste leku batzuetan bizikleta mugikortasuna nola diseinatu eta planifikatzen den ikusteko aprobetxatzen dugu. Aurtengo Udako oporretan Viena hirian ikusitakoaz hitz egingo dugu oraingoan. Deskribapen orokorra Viena, Austriako hiriburua, Europako erdialdeko hiria da eta herrialdearen ekialdean dago kokatua, Danubio ibaiaren ertzean, Eslovakia eta Hungariako mugatik……
-

Urbanismo taktikoa: Espazio urbanoa berreskuratzeko estrategiak
Gehiago irakurri: Urbanismo taktikoa: Espazio urbanoa berreskuratzeko estrategiakAutoa da oraindik ere espazio publikoaren erregea gure hiri eta herri gehienetan. Batez beste, gure kaleetako espazioaren %60 eta %70 artean ibilgailu pribatu motordunei eskaintzen zaie, nahiz eta denboraren zati gehienean aparkatuta egoten diren. Errealitate horren aukera-kostua izugarria da, izan ere, mugikortasun aktiborako, elkargune eta aisialdirako guneetarako, azpiegitura berdeetarako eta beste erabilera batzuetarako erabili ahalko……
-

Trafiko lasaiagoko kaleak. Zergatik da garrantzitsua?
Gehiago irakurri: Trafiko lasaiagoko kaleak. Zergatik da garrantzitsua?Badira urte batzuk Espainiako Estatuak hiriguneetako kaleetan 30 km/h-ko abiadura-muga orokorra ezarri zuenetik. Neurri hau ez da gure inguruko gauza bakarrik. Mundu osoko hiri askok ere beren kaleetako abiadura mugatzea erabaki dute, eta 30 km/h-ko muga (batzuetan txikiagoa) pixkanaka arau orokor bihurtzen ari da. Hain beharrezkoa den neurri hau gaizki ulertua eta kritikatua izaten da askotan,……
-

Bizikletazko Noranzko Bikoitza (BNB)
Gehiago irakurri: Bizikletazko Noranzko Bikoitza (BNB)Gure inguruko herrialde askotan ohikoa da ibilgailu motordunentzako noranzko bakarreko kaleak aurkitzea, baina bizikletak bi noranzkoetan ibil daitezke. Neurri honek bizikleta bidezko mugikortasuna nabarmen errazten du, ibilbide zuzenago eta seguruagoak eskainiz. Frantzia, Alemania, Herbehereak edo Belgika bezalako herrialdeetan neurri hau kale erresidentzial eta 30 gune gehienetan ezarrita dago. Espainian,ordea, adibide puntualak badaude ere, oso puntualki……